XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZOO BAT IKASTOLAN

Asier, Arantxa, Jurgi, Mertxe eta Ainhoa ikastolako liburutegian daude.

Hor animaliei buruzko liburu asko dago eta horietako bat, irudi eta argazki ederrez hornitua hartu dute.

- Bai piztia ederrak daudela liburuotan! - dio Arantxak.

Begira hona: Lehoi bat, elefante bat, pantera bat, krokodilo batzu....

- Eta hemen, berriz, hipopotamo eta jirafak daude - diotso Asierrek.

- Hemen, aldiz, tximinoak: gorilak, txinpantzeak, orangutanak - gaineratzen du Ainhoak.

- Afrikan animalia asko bizi dira - dijo Jurgik.

Ni, behin, aitamekin Bartzelonara joan nintzen, eta bertako Parke Zoologikoan guztiok ikusi nituen bizirik.

- Eta guk zergatik ez dugu egiten ikastolan zoo bat, e? - diotse Arantxak.

- Zoo bat? Eta nola? - galdetzen du Mertxek.

- Ba... ez dakit... Jolaslekuaren ondoko baratzean tokia dago, eta beharbada hor egin genezake - azaltzen dio Arantxak.

- Tokia ez da problema diotso bat batean Asierrek; kontua beste hau da: non aurkitu animaliak?.

- Ez dakit, baina zerbait egingo dugu.

- Hasteko, nik uste tartekatzen du Ainhoak zer nolako animaliak behar ditugun pentsatu beharko genuke, ez duzue uste? - Arrazoia dio Jurgik.

Animalia ttikiak izan beharko dute, bestela ezingo ditugu ikastolan sartu.

- Eta gainera otzanak, mantsoak izan daitezela; ezpere, kosk edo hatzaparka egiten badute... nork emango die jaten, e?
- galdetzen du Mertxek.

- Hori ere egia da diotse Arantxak, baina gainera hemen bizi ahal direnak izan behar dute, bertoko piztitxoak, ez kanpokoak.

Bestela hil egingo lirateke, ez duzue uste? Asierrek: - Hona hemen Euskal Herriko piztiak dakartzan liburu bat.

Ikusiko dugu.

Neska-mutilek liburua aztertu eta lehen esandako baldintzak dauzkaten animalia batzu ipini dituzte paper batetan: Azkonarra, lepazuria, erbinudea, ipurtatsa, erbia, untxia, urtxintxa, muxarra, sagua, saguzaharra, satorra, satitsua, kirikinoa.

Izen zerrenda honekin andereñoagana joan dira.

Andereñoak papera hartu eta irakurri ondoren, hauxe esan die:.